Euskal Herriko eskubaloiko taldeek kalejira egin dute, Olagaingo txistulariekin

aiurri 2023ko abe. 28a, 15:14

Andoain CUP Emakumezkoen Haur Eskubaloiko txapelketan parte hartzen ari diren zenbait taldeek kalejira egin dute Olagain elkarteko txistulariekin, eguardian; udal ordezkariek harrera egin eta gero, Goikoplazatik Zumea plazara abiatu dira. 26 talde larunbata bitarte ari dira lehian, Allurralden eta Arraten. Bestalde, Olagaingo txistulariek kontzertua eskainiko dute, Alberto Agirre abesbatzako abeslariekin batera, Santa Krutz elizan gaur arratsaldean. Argazki-bilduma eta bideoa, ikusgai:

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!