700 zuhaitz landatu dituzte Munttoko parajeetan, Eguzkik antolatuta

aiurri 2024ko mar. 2a, 17:19
Landaketako parte-hartzaileak Otietan (Argazkia: Eguzki)

Munttoko parejeetan (Iyuya eta Usabelartza artean) 700 haritz eta pago landadu dituzte gaur goizean, eguraldia lagun izanda. Hainbat lagunek erantzun diote Eguzkik egindako deialdiari, eta Otietatik irten dira goizeko 09:00etan. Pagoak eta haritzak landatu dituzte. Otsailaren 21ean, Baso Biziak elkarteko Edu Zabalak hitzaldia eman zuen, eta basogintza politika kritikatu zuen, Leitzaran bailaran gauzatzen dutena esate batera (hitzaldia osorik, bideoz ikus liteke): 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!