Ostiral arratsaldean, 18:30ean, Urigaineko kultur etxean bilera teknikoa egingo dute.
Parte-hartzaileak larunbat arratsaldean barrena iritsiko dira Zumea plazan jarrik duten helmugara.
Antolatzaileen esanetan, honakoak dira Laba (Leitzaran-Artikutza-Bidasoa-Aralar) Gravel ekitaldiaren bi helburu nagusiak: “batetik, ingurua, gure bailarak eta mendiak ezagutaraztea, eta bestetik, biziki maite dugun kirol bat praktikatzea, gravela, horretarako eremu “konplikatu batean”, non aldapak, lokatza eta jaitsiera arriskutsuak zaildu egiten duten jarduera”.
Iazko bigarren Laba Gravel topaketaren gainean antolakuntzako kide Nekane Goikoetxeak eta Igor Otaegik eman zituzten azalpenak, hemen.
Eta orduko parte-hartzaileekin egindako argazki-bilduma, hemen.