Kaletxikiko Jaiak 2024

Bertso saioa arratsaldean, Miren Artetxe, Jon Mendiluze, Xabat Illarregi, Joanes Illarregi, Maialen Akizu eta Eli Pagolarekin

Aiurri 2024ko eka. 27a, 11:17

Jon Mendiluze eta Joanes Illarregi, Berrozpen 2022ko saioan

Bertso saioak emango die hasiera Kaletxikiko jaiei, gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera. Miren Artetxe, Jon Mendiluze, Xabat Illarregi, Joanes Illarregi, Maialen Akizu eta Eli Pagola izango dira bertsolariak, Xabier Ariznabarreta izanik gai-jartzaile. 

Argazkian, Jon Mendiluze eta Joanes Illarregi, Berrozpen 2022an egin zuten saioan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!