18:00 | Jaiaren hasiera, Goikoplazan
Batzokiko lagunen eskutik, 500 lagunentzat txokolatea prestatuko dute. Bizkotxoa eta txokolatea banatuko da, hobe esanda. Zeliakoentzat bizkotxoak badira, zerbitzariei propio eskatu behar diete.
18:30 | Beldurraren pasabidearen hasiera, Kale Nagusian
Irunberriko lagunen eskutik, Irunberri elkartean ipinita izango da Beldurraren etxea. Bertatik igarotzen dutenek gaztainak jasoko dituzte opari.
18:45 | Txalaparta, antzezpena, Urki eta kalejiraren hasiera
Goikoplazatik "Akerrak Okerrak" kalejira abiatuko da, Etxeberrietaraino. Baina hori baino lehen Maizorrikoek ekingo diote ospakizunari. Ondoren, antzezpen txikia izango da eta segidan Urki dantza taldearen emanaldia.
20:00 | Talo jatea, Kotoi elkartearen kanpoaldean
Kotoi elkarteari esker, 300 lagunentzat talo-jatea prestatuko da. Antolaketak ogitarteko kopuru mugatua salgai jarriko du, bide batez. Edariak erosteko aukera izango da, bide batez.
20:15 | Ezetz asmatu kalabazaren pisua?
Euro baten truke, zozketa politean parte hartzeko aukera izango da. Kalabaza erraldoia jarriko da Etxeberrieta plazan eta pisu zehatza asmatu beharko da.
21:00 | Zezen-suzkoa, Etxeberrieta plazan
Gaueko 21:00ak aldera, Lebi zezen-suzkoa aterako da Gau Beltzaren hirugarren edizioari amaiera emateko.