Jendetza elkartu da Goikoplazan

Aiurri 2024ko urr. 31a, 22:47

Hirugarrenean ere Gau Beltzak jendetza erakarri du. Andoaindar ugari bat egin du ospakizunarekin. Goikoplazan, ilundu aurretik, 500 lagunetik gora izan dira Batzokiak prestaturiko txokolate beroa dastatzen. Eta ilundu ahala iritsi da ikuskizunaren lehen atala: Txalaparta, antzezpena eta Urkiren emanaldia. Argazki-bilduma eta hainbat bideo, ikusgai. 

Jarraian "Akerrak Okerrak" kalejira atera da plazara eta kalejirarik hasiera eman diote. Kale Nagusian "Beldurraren etxea" bilakatu dute Irunberri elkartea. Aurten, bereziki, Gau Beltzari loturiko pintxoak prestatu dituzte Irunberrin eta arrakasta handia izan dute. Kale Nagusian aurrera eginez, "Karkabakoak" antzezle-taldea izan da aurtengo berrikuntza. Etxeberrieta plazan amaitu da jaia, talo-jatearekin eta zezen-suzkoarekin.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!