Gabonak 2024 | Andoain

Udal Musika Eskolako hiru abesbatzek San Martin parrokian egingo dute Gabon Kontzertua, igandean

Aiurri 2024ko abe. 20a, 12:39

Katrin Iturraldek zuzentzen dituen Udal Musika Eskolako hiru abesbatzek (Txikia, Gaztea eta Heldua) San Martin parrokian emango dute Gabon Kontzertua, eta ez Berrozpeko kaperan, aurrez iragarrita zegoen moduan. Igandean, arratseko 18:00etan hasiko da emanaldia.

Gabon kutsuko doinu herrikoekin batera, Basevi, Guerrero, Whitacre, Rutter, Busto, Guridi, Balza, Aragües eta Bergara konposatzaileen abestiak interpretatuko dituzte.

Hiru abesbatzek iazko Gabonetan egin zuten kontzertuko irudi eta bideoak, ikusgai, hemen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!