[INAUTERIETAKO EGITARAUA]

Andoain inauterietan murgilduko da, ostegunetik igandera

Aiurri 2025eko otsailaren 27a

Artxiboko irudia.

Ostegun Gizena izanik, haur eta gaztetxoak murgilduko dira Inauterietan. Igandera bitarte ospakizun ugari iragarrita daude.

Otsailak 27, osteguna OSTEGUN GIZENA

14:30 Haurren ospakizuna bakoitza bere ikastetxean. 8-12 urteko ikasle guztiak Plaza Morean elkartuko dira.

15:00 Ikasleen kalejira Gora Kaletxiki eta Gauerdi txarangekin batera. Ibilbidea: Juan Bautista Erro, Kaleberria, Zumea plaza, Kale Nagusia eta Goikoplaza.

16:00 Pregoia eta txupinazoa Udaletxeko balkoitik. Ondoren, dantza jaia.

16:45 Udal Musika Eskolako ikasleen Kalefesta, Plaza Morean eta Goikoplazan.

18:00 Gora bihotzak dantza-festa Goikoplazan.

18:30 Olagain txistulari taldearen kalejira, Zumea plazatik abiatuta Goikoplazara.

19:00 Udal Musika Eskolako abesbatzaren kalejra: Plaza Morea-Zumea plaza.

Otsailak 28, ostirala OSTIRAL MEHEA

17:00 Lebiton buruhandi eta erraldoien konpartsa. Ibilbidea: Plaza Morea-Zumea plaza. 

17:00 Mozorro lehiaketa, karaokea eta sorpresa Ludotekan.

17:30 Bingo berezia Gazte Lokalean.

19:00 “Mërøgråd”, Brincadeira taldearen kalejira. Ibilbidea: Zumea plaza-Goikoplaza. 

21:30-01:30 Olgetan Goikoplazan.

Martxoak 1, larunbata INAUTERIAK

11:00 Mozorro festaren hasiera.

17:00 Inauteri desfilearen hasiera, Gora Kaletxiki txarangarekin batera. Ibilbidea: Txitibar plaza-Goikoplazar.

22:30-02:30 Nemux DJ disko-festa Goikoplazan.

Martxoak 2, igandea INAUTERIAK

12:00 Inauteri festaren jarraipena.

14:00 Inauterietako bazkaria Goikoplazan. Bakoitzak bere bazkaria ekarri beharko du eta edaria jai-batzordeak jarriko du. Lekua eta txartelak aldez aurretik hartu behar dira Bastero Kulturgunean. 

17:30 Zo-Zongó!!, Zumea plazatik Goikoplazara. 

19:30 Sardinaren segizioa Joselontxos txarangarekin. Ibilbidea: Goikoplaza, Kale Nagusia, Zumea plaza, Goikoplaza.

20:30 Sardinaren ehorzketa Goikoplazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!