Gertuko zentral eolikoen egitasmoak hizpide izango dituzte Euskaldunaren egoitzan

Aiurri 2025eko martxoaren 12a

Urumeako Mendiak Bizirik eta Ezkeltzu Bizirik elkarteetako ordezkariek hartuko dute hitza, Euskalduna Mendigoizale Taldearen egoitzan, ostegunarekin, 19:00etatik aurrera antolatu duten mahai-inguruan. Adarra-Mandoegi mendi-lerroan proiektatu dituzten bi zentral eolikoen eta Ezkeltzuko eremuan (Zizurkil) proiektatutakoaren gainean ariko dira elkarteen ordezkariak.

Antolatzaileek honako kartela zabaldu dute

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!