Honako sortzaileek jarriko dute erakus-mahaia goiz eta arratsaldez: Kosta, Toñi, R.belde, Melapium, Harrihari, Maderarte Gepetto, Tximeleta, Sualma, Spoon proyect, Látelier, de Su, Karola, Berbelar, Taller Santana, Txikidolls, Basajaun, Elortatxu, Egintzu, Max el pintor eta, Ongi Etorri.
Sortzaileen artelanekin gozatzeko aukera edukitzeaz gain, azoka eremuan hainbat ekitaldi antolatu dituzte goiz zein arratsalderako. Hain zuzen, 12:00etatik 14:00etara, arpegi margoketa, kalkomaniak, txapa tailerra, globoflexia, eta, Silver River bikotearen kontzertua izango dira. Arratsalderako, berriz, maskara tailerra, photocall pirata eta txokolatada iragarri dute.
Iazko azokako kronika eta irudiak, hemen.
Silver River, azoka girotzeko
Errenteriako bikoteak eskulangileen azokako eremua girotu du, 12:00etatik aurrera.