Ospakizuna ostiral honetan izango da 17:30ean hasita
Egitaraua
17:30ean hasita, marrazketa lantegia eta Gazte Lokalak antolaturiko jolasak izango dira. Arratsaldeak aurrera egin ahala, 19:00etan, Egape dantza taldekoek Euskaraldiaren kantuan oinarrituriko koreografia aurkeztuko dute. 19:30ean, berriz, Zirko kalejira abiatuko da Goikoplazatik. 20:30ean bokata-afariari ekingo diote eta gaueko 21:00etan Arrixku taldeak amaiera emango dio ospakizunari.
Bokata-afarirako txartelak, 5 eurotan, astelehen honetan hasita salgai daude Ernaitzan, Stopen eta txapa eskuratzeko egokitutako gunean (Zumea kalean eta ostiraleko ospakizunean, Goikoplazan).
Bokata-afarirako txartelak, 5 eurotan, astelehen honetan hasita salgai daude