Kros mistoaren edizio berria, herriguneko kaleetan barrena

Aiurri 2025eko ekainaren 22a

Kros mistoaren edizio berria egin dute eguerdian. Aurtengoan haurrek eta gaztetxoek parte hartu dute, eta baita Nordic Walking jarduereko beste hainbat lagun ere.

Sailkapen orokorra:

  • Elena Beristain-Axier Aranburu 20:26
  • Jon Imaz-Irati velasco 22:03
  • Aimar Sukunza-Maddi Sukunza 23:30

Gaztetxoetan Lizeagatarrak sailkatu dira lehenengo postuan eta haien atzetik iritsi dira Labakatarrak. Biak ala biak, anai-arrebak eta urnietarrak.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!