Irisgarritasun plan berria martxan jartzeko kontsentsu zabala lortu da

Aiurri 2025ko abu. 7a, 07:00

Artxiboko irudia.

"Andoaingo irisgarritasuna ezin da Udaleko bulegoetatik soilik landu. Gizarte osoaren helburu partekatua izan behar du", defendatu zuten jeltzaleek ekainean aurkeztu zuten proposamenean. Mozioa aho batez onartu zen.

Ekaineko plenoan aztergai izan zen irisgarritsuna

EAJ-PNVk proposatu zuen mozioa aztergai izan zen ekaineko udal batzarraldian. Imanol Goenagak egin zuen aurkezpena eta gainerako alderdiek parte hartu zuten eztabaidan. Baita Ackzesible taldeak ere. Ikusleen artean ziren eta euren azalpena irakurri zuten, udal ordezkari guztien aurrean. Euren lana aitortzea eskatu eta alderdikeriak alde batera uzteko erregutu zieten ordezkariei. Bozketan, aho batez onartu zen mozioa. Ia orduko ezatabaida izan zen, bideoan jasota dagoena. Bideoan klik eginez gero, eztabaidaren unetik aurrera ikus daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!