Opor askorik ez dute hartzen Olagaineko txistulariek

aiurri 2025ko abu. 11a, 21:51

Jon Ander Belamendia, Joxema Setien eta Iñaki Aizpurua, Konstituzio plazan, igandean (Argazkia: Olagain Txistulari Elkartea)

Halaxe dirudi, behintzat, izan ere, ezinbesteko bilakatu baitira Gipuzkoako hainbat festetako txistularien alardeetan. Errenterian txistularien alarde sonatuan aritu ziren uztailaren 20an; Oiartzungo San Esteban jai handian abuztuaren 3an; eta, joan den igandean, Donostiako 48. Txistularien Kontzertu Nagusian izan ziren, Konstituzio plazan.

Donostiako txistularien 48. Alardea, igandean (Argazkia: Olagain Txistulari Elkartea) 

 

Donostiako azken emanaldi hori, ETBn emango dute laster.

Fernando Gonzalez, Josune Orbegozo, Iñaki Aizpurua eta Jon Ander Belamendia Olagain Txistularien elkarteko kideak, Oiartzungo Lartaun Txistularien elkarteko eta Donostiako Udal txistularien elkarteko zuzendariarekin, Oiartzunen, abuztuaren 3an (Argazkia: Olagain Txistulari Elkartea) 

 

Kontzertua Oiartzungo kontzejupean, abuztuaren 3an (Argazkia: Olagain Txistulari Elkartea) 

 

Bi hitzordu, hurrengo egunetan

Olagaineko txistulariek hitzordu bikoitza daukate zain hurrengo egunetan. Abuztuaren 15ean, Adunan Andramari egunean axeri dantzariak dantzan jarriko dituzte beren doinueki; berezi-berezia izango da ekitaldi hori, zalantzarik gabe, Axeri Dantza orain mende erdi berreskuratu izana ospatuko baitute.

Abuztuaren 16an, larunbatarekin, berriz, Buruntza auzoko jaietan kalejira egingo dute 10:00etatik aurrera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!