Euskal Herriko hamabi artisauk osatuko dute artisautza azoka. Azokaren koordinatzaile Amaiur Etxebarriak adierazi duenez, bisitariek produktu eta teknika ugari aurkituko dituzte azokan, besteak beste, “makramezko bitxiak, animalientzako osagarriak, joskintza, ekoizpen txikiko gazta artisaua, itsas egurrekin egindako apaingarriak, teknika ezberdinekin egindako panpinak, belarritakoak, koadroak, ilustrazioak, haur eta nerabeentzako ipuinak...”.
Haurren txokoa
Artusauen azokarekin batera, haurren txokoa ere antolatu dute, Etxebarriak gogoratu duenez, “tailer desberdinek eta jolasek osatuko dute txokoa; bertaratzen diren haurrek, goiz dibertigarria igarotzeko eskaintza zabala edukiko dute: maskara tailerra, globoflexia, photocall pirata, aurpegien margoketa, txapa pertsonalizatuak egitea, edota, tatuajeen gisako kalkumania...”.
Etxebarriak aurten Santa Krutz eta San Juan jaietan antolatu diren artisautza azokez eta haurren txokoez arduratu da, eta zehaztu duenez, antzeko planteamendua jorratuko dute Sorabillan ere.