Bi alternatibak alderatzeko lagungarri izan daitezkeen 12 panel informatibok osatzen dute erakusketa, Basteroko sarrera nagusian ipini dutena.
Bertan zehaztu dutenez, bi bide izango ditu abian jarritako parte-hartze prozesuaren azken fase honek: online bidezkoa eta aurrez aurrekoa. Online, urriaren 8tik 15era bitartean izango da aukera, modu digitalean, udalaren webgunearen bitartez (www.andoain.eus).
Aurrez aurrekoa, berriz, urriaren 16th 22ra arteko egunetan izango da, udaletxeko Ataria-n eta Bastero Kulturgunean eskura jarriko den formulario baten bitartez. Honako ordutegia izango dute bi toki horiek: Udaleko Ataria-k, 11:00ettaik 14:00etara, eta Bastero Kulturguneak 18:00etatik 20:00etara.
Bestalde, urriaren 18an, larunbatarekin, 11:00etatik 14:00etara egongo da aukera iritzia emateko.
Herrian erroldatutako l6 urtetik gorako herritar guztiek parte-hartu ahal izango dute iritzi bilketan.
Andoni Alvarez alkateak herritarri gonbidapena luzatu diete erakusketa konpataribora ager daitezen eta iritzi eman dezaten. "Azken fasera iritsi gara dagoeneko. Uda aurretik informazioa banatzen egon ondoren, hitzaldiak, informazio puntu ibiltariak, esku-orriak eta erakusketak jarri ditugu martxan, eta orain herritarren iritzia zein den jakiteko garaia iritsi da. Horregatik, andoaindar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu"
Lau hitzaldi
Horrenbestez, erakusketak lau hitzaldik eta iritzi bilketak osatuko dute Udalak abian jarritako gizarteratze-prozesuaren azken fasea. Hain zuzen, gaur arratsaldean ekingo zaio hitzaldi zikloari, Pello Lozano EHUko irakasle eta geograforekin.