Gau Beltzerako osagaiak, Keinu dendan eskuragarri

Aiurri 2025eko urriaren 14a

Iristear da Gau Beltzaren edizio berria. Zapia eta kapela eskuratzeko aukera dago Keinu dendan.

Aukeren artean, bi jantzi ezberdin. Lehena, mahoizko galtzak eta alkandora jarriz. Bigarrena, maindire zuria eta artzai-andre jantzia ipiniz. Eta, kasu guztietan, "Andoaingo Gau Beltza" izena daraman kapela eta arimen gauan ohiko den zapi edo maindire zuria. Zulatuta, begiak eta ahoa erakusteko moduan. Horiexek dira jaian parte hartzeko ideia bi. Hortik aurrera, ongietorriak aldaera ezberdinak. Prest egon gaitezen, Gau Beltza hemen baita!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!