Urriak 31, ostirala | Gau Beltza Andoainen
Talo-jatea eta edariak, 20:00tan Etxeberrieta plaza
Kale Nagusitik, Zumea kalea zeharkatuz, kalejirako partaideak Etxeberrieta plazarantz abiatuko dira. Eta bertan egingo da Gau Beltzaren azken ospakizuna. Kotoi elkarteko lagunei esker, taloa jateko aukera izango da.
Txartelak 5 eurotan salgai izango dira, urriaren 21ean hasita, Urratsen eta Keinun
Azken urteotan egin bezala, Gau Beltzako partaideek talo afaria egiteko aukera izango dute urriaren 31n, Etxeberrieta plazan. Txartelak salgai jarriko dira Urratsen eta Keinun, 5 eurotan.