Andoaingo Beldurraren pasabidea, maila handikoa

Aiurri 2025ko aza. 1a, 09:42

Urtez urte, koska bat gora egiten du Beldurraren Pasabideak. Irunberri elkarteak antolatzen duen ikuskizuna maila handikoa eta bertatik igarotzen direnek beldurrari lotutako esperientzia zirraragarria bizi dute.

Taklde handi bati esker egiten da beldurraren pasabidea eta, atzokoan, haur eta gaztetxoez gain, ez ziren gutxi Beldurraren pasabidetik igaro nahi zuten helduak.

Arantxa Irigoras, gogoan

Antolatzaileek laguna gogoan hartu zuten. Berriki hil da eta haren aldeko afitxa jarri zuten Beldurraren pasabidearen kanpoaldean.

Gau Beltzan oinarrituriko pintxoak

Iaz bezala, Irunberri elkartekoek Gau Beltzan oinarrituriko pintxo bereziak eta gozoak prestatu zituzten.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!