Txokolate-beroa
500 lagunentzat txokolatea beroa prestatzen dute Batzokian. Eurek ere egiten dute banaketa.
Beldurraren pasabidea
Gaztain-erreak, beldurraren pasabidea eta pintxo bereziak: Irunberri elkartearen eskaintza Gau Beltzari.
Taloak eta edaria
Etxeberrieta plazan, Kotoi elkarteari esker, jatekoa eta edatekoa ez da falta izaten. Lagun askoren beharra da jana eta edana prestatzeko eta zerbitzatzeko.
Txalaparta
Txokolatea hartu eta gero, Maizorriko bi kidek eman zioten hasiera Gau Beltzaren ospakizunari.
Antzerkia
Katramila antzerki taldeko gaztetxoek Gau Beltzaren zentzua azaldu ziguten, aktore beteranoek lagunduta.
Dantza
Urki dantzako gaztetxoek eta gurasoek talde polita osatu zuten dantza ikusgarria eskaintzeko.
Kalejira
A&B Shows etxearen eskutik, "Akerrak Okerrak" kalejiran dena eman zuten. Gau Beltza abiatu denetik hutsik egiten ez duen konpainia da.
Zezen-suzkoa
Lebiton konpartsako kideek behin, birritan... hirutan atera zuten Lebi Etxeberrieta plazara. Gozatu ederra hartu zuten txikitxoek.
Laguntzaileak
Udala, Udaltzaingoa, Salkin, Urrats, Keinu, aurretik aipatutako guztiak eta gune bakoitzean bide-segurtasunean eta zaintza lanetan aritu ziren boluntarioak... Gau Beltzaren muina herrilana da eta haiei guztiei esker egin ahal izan da Gau Beltza.












