Finezia handiko kontzertua egin zuten Luis Fracaren abestiekin

Aiurri 2025eko abenduaren 16a

Myriam Ulanga eta Uxue Ricon piano-joleek eta Luis Mariano Elkarte Lirikoaren Orkestra Sinfonikoak kalitate handiko kontzertua osatu zuten Luis Fracak konposatutako abestiekin Basteron, joan den larunbatean. Emanaldiko zenbait uneko argazkiak eta bideoak (behean), ikusgai:

Lau zatitan banatu zuten Ainhoa Aiertzak aurkeztu zuen kontzertua.

Hona errepertorioa:

• "Andoain" Pasodoble martxa

Luis Mariano Elkarte Lirikoaren Orkestra Sinfonikoa.

(Zuzendaria: Iker Sanchez).

 

• Piano eta orkestrarako gazte-kontzertua Op. 3

I. Motela – Allegro moderato.

II. Andantea III. Allegro moderato.

Piano bakarlaria: Uxue Ricon Ulanga

Luis Mariano Elkarte Lirikoaren Orkestra Sinfonikoa.

(Zuzendaria: Iker Sanchez).

 

• "Ainzon" Jota Aragonesa del Huecha Op. 32

Luis Mariano Elkarte Lirikoaren Orkestra Sinfonikoa.

(Zuzendaria: Iker Sanchez).

 

• Piano eta orkestrarako 2. kontzertua, Op. 26, la minorrean

I. Andantea. Allegro moderato.

II. Andantinoa.

III. Allegro moderato.

Piano bakarlaria: Myriam Ulanga Elorz

Luis Mariano Elkarte Lirikoaren Orkestra Sinfonikoa.

(Zuzendaria: Iker Sanchez).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!