Festa-giroan ospatu dute San Silbestre lasterketa

aiurri 2025eko abenduaren 31

Kirola eta jai giroa uztartu ditu beste behin, Andoaingo IX. San Silbestre lasterketak. Herrikoitasuna izan da nagusi 447 korrikalarirekin eta espaloiak bete dituzten ehunka ikusleekin, Lasterka Itzuli”k antolatuta. Itsaso Zabaleta (0:19:49) eta Iñigo Alzola (0:16:13) izan dira bizkorrenak, 5,3 kilometroko ibilbidean. Ehunka argazki eta bideoak, ikusgai:

Sailkapen osoa, hemen.

Hona lehen hiru sailkatuak, emakumezkoetan zein gizonezkoetan:

1.- Itxaro Zabaleta Telleria (Leitza), 0:19:49.

2.- Maddi Elizasu Santa Cruz (Andoain), 0:21:22.

3.- Uxune Tena (Andoain), 0:21:36.

 

1.- Iñigo Alzola Gordoa (Arrasate), 0:16:13.

2.- Xabier Lizarrondo Lafuente (Donostia), 0:16:27.

3.- Jon Zubeldia Larrarte (Asteasu), 0:16:30.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!