Maiatzaren 6an, Joxe Ramon Ansa hil zuten parajean, Xoxokako bidean (Azkonobieta baserritik gertu), lore eskaintza egingo dute, arratsaldean.
Lore eskaintza, salaketa, poesia eta abestia
Lore eskaintza egin dute, guardia zibilek eta ultraeskuindarrek Buruntzaldean iraganean eragin zituzten giza eskubideen bortxaketak salatu dituzte, poesía errezitatu dute, eta, ekitaldiari bukaera emateko, Kaimuturrera gerturatuko guztiek Jokin Sorozabalek eta Aitor Mendiluzek jarritako bertsoak abestu dituzte, "Badira hiru aste” (Mikel Urdangarin) doinua hartuta.
Hona abestiaren hitzak:
Jokin Sorozabal:
Egun triste hartan gelditu ginan
denok barruak nahastuta
hemen gertatu ziren gauz batzuk
zenik ere ez du-ta,
baina oroimena ez daramagu
gorrotoakin puztuta
soinu askorik ez degu egin
baina ez gaude ahaztuta (bis)
Aitor Mendiluze:
Oso gaztea nintzen artean
halere honen testigu
gure herrian alde denetan
latzak gertatu zaizkigu
baina gogoan jasotzen denak
gero balio hori du
aurrera egiten jakin izanak
asko erakusten digu (bis)
Jokin Sorozabal:
Berdintsua da denen mina ta
berdintsua denen pena
berdin-berdina batzuek eta
besteek sufritzen dutena
eta biktima izendatzeko
ez begiratu izena
askorentzako deus gutxi zera
baina guretzako dena (bis)
Aitor Mendiluze:
Joxe Ramonen oroitarria,
beste askoren hobia
zuri beltzetan zipriztinduta
idatzi den historia
gaur egun hori ezin da utzi
ahazturan eroria
datozenentzat altxor bat bada
gertatuen memoria (bis)
Herritar baten ekarpena:
Langile umil eta jatorra
Joxe Ramon gaztea
Santakutzetan lagun girotik
etxeko bidean lotara
hiltzaile haiek segatu zuten
bizitzen hasia zena
urteak pasatu dira baina
inor ez gaude ahaztuta (bis)
Heriotzaren triangelua: izu kolektiboa zabaldu zuten garaia
Franco hil osteko lehen urtetan ultraeskuindarrek Andoainen etsa Buruntzaldean hainbat atentatu burutu ondoren heldu zen Joxe Ramoen Ansa Etxeberriaren hilketa. Guztira, zortzi pertsona hil zituzten Astigarragatik Andolain bitarteko eremuan. “Heriotzaren hirukiaz” ezagutu zen Andoain-Hernani-Astigarraga eremua, hain zuzen.
Testuinguru historikoa azaltzeko Aiurrik argitaratu izan dituen zenbait erreportaje, hemen irakurgarri.