Joxe Ramon Ansa gogoan hartu dute, bere erailketaren 41. urteurrenean

Xabier Lasa 2020ko mai. 6a, 20:36

1979ko maiatzaren 6an, BVE talde ultraeskuindarrak Joxe Ramon Ansa Etxeberria Upategi baserriko gaztea erail zuen, eta gaur bere senideek gogoan hartu dute, urtero bezala. Loreak utzi dituzte, hil zuten tokian ipinita dagoen oroitarrian. 70 eta 80ko hamarkadetan Buruntzaldean izua zabaldu zuten indar parapolizialen biktimetako bat izan zen Ansa.

 

Oroitzapena astintzeko, hainbat erreportaje eta elkarrizketa, eskura:

* Erailketaren 30. urteurrena bete zenean, Aiurri aldizkarian argitaratu zen erreportajea.

* Estatu aparatuekin lotura zeukaten ultraeskuindarrek Buruntzaldean eragindako zortzi hilketa eta hainbat eraso kontatuz 2016an plazaratu zuten "Heriotzaren triangelua" dokumentalaren harira, Joxe Ramon Ansaren bi anaiek, Imanol eta Isidrok, Aiurriri eskainitako elkarrizketa.

* Xabier Ansa Zinkunegi 1981eko martxoaren 3an ultraeskuindarrek hil zuten Antzizuko semearen anaiari, Erramun Ansari 2016ko otsailean egindako elkarrizketa.

* 1977an Andoainen hil zuten David Salvador Hernaniko taxi gidariaren inguruko erreportajea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!