"Axeri Dantza, herri baten erritua" dokumentala ikusi ahal izango da Basteron, asteartean

Aiurri 2026ko maiatzaren 4a

Axeri dantzari ugari egilearekin abenduaren 20ko estreinaldian

Maiatzaren 5ean, asteartearekin, Basteroko auditorioan, arratsaldeko 18:30ean proiektatuko dute Aitor Arruti zuzendariak egindako "Axeri Dantza, herri baten erritua" dokumentala. Doan da sarrera. 

Abenduaren 20an egin zuten Basteron bertan ikusentzunezkoaren estreinaldia, eta abenduaren 28an, berriz, Adunan ikusi ahal izan zen. Dena esatera, oso kritika onak entzun ziren batera zein bestera hurreratu zen publikoaren aldetik.

Bada, bi hitzordu horietan ikusi ezin ezin izan zuenarentzat, edota, berriro ikusi nahi duenarentzat proiektatuko dute asteartean Basteron.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!