Arantxa Irigorasi Zumaian gorazarre egingo diote Andoaingo Musika eskolako klarinete-joleek

Aiurri 2026ko maiatzaren 14a

Andoaingo klarinete-joleak (Argazkia: Udal Musika Eskola)

Udal Musika Eskolako klarinete-jolea izan zen Arantxa Irigoras gogoan hartuko dute Zumaian Andoaingo Udal Musika Eskolako klarinete-joleek ostiralean, bertako Komentuko lorategian maiatzaren 17an, ostiralarekin, 19:00etatik aurrera egingo duten kontzertuaren eskutik.

Irigoras 2025eko urriaren 29an hil zen. Udal Musika Eskolako Bandako eta Gora Kaletxiki Bandako kidea eta Aita Larramendi ikastolako lehendakaria izan zen.

Pertsona maitagarria zen Arantxa Irigoras Andoaingo musikarientzat, eta bera hil eta egun batzuetara, 2025eko azaroaren 16an, Udal Musika Eskolako Banda-kideek bereziki hartu zuten gogoan, Santa Zezili eguna zela-eta Basteron eman zuten kontzertuan.

Irigorasek harreman berezia eduki zuen urtetan Zumaiako herriarekin eta herritarrekin, eta gertutasun keinu gisa antolatu dute kontzertua bere adiskide klarinete-joleek. 

 

Denetariko doinuekin osatutako kointzertua

Honako kantutegia berrituko dute klarinete-joleek Zumaiako kontzertuan:

- Dry Bones (mold. James Rae).

- Katiuska, hasiera-Allegretto animado (mold. Juan A. Perez).

- Volkslieder und Tänze (mold. Josef Bönish).

- My way (Claude Francois).

- Rikudim Folkdances (Jan Van der Roost).

* I-Andante Moderato.

* II-Allegretto con eleganza.

* III-Andante con dolcezza.

* IV-Con moto.

- Memory from cats (Andrew L. Webber).

- Katiuska 2.zatia (mold. Juan A. Perez).

* Allegretto animado-bukaera.

- A cartoon memories (mold. Juan A. Perez).

* Peacherine Rag (Scott Joplin).

- A cartoon memories (mold. Juan A. Perez).

* Gadget inspektorea, David gnomoa, Willy Fog, Flinstones.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!