Kontzertu polita eskaini dute Olagaineko txistulariek hainbat gonbidatuekin

Aiurri 2026ko ekainaren 20a

Garazi Jauregik aurkeztuta, Olagain Txistulari Elkarteko kideek hainbat musikari eta dantzariekin osatu dute kontzertua Goikoplazan, eguerdian.  Besteak beste, Antonio Calleja abeslaria eta Urkiko dantzariak. Argazki-sorta eta bideoak, ikusgai. 

Honako gonbidatuekin aritu dira Olagain Txistulari Elkarteko kideak:

- Antonio Calleja (abeslaria).

- Javi Gestoso (gitarra).

- Andoni Gonzalez (esku-soinua).

- Jaime Eguzkitza eta Edorta Setien (tronpetak).

-Urki Dantza taldeko dantzariak.

- Aurkezlea: Garazi Jauregi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!