Herriko abeslariak eta musikariak bildu zituen Salbe Gorena ekitaldiak San Martin parrokian

Aiurri 2026ko ekainaren 24a

Andoaingo herriak Agustin Leitza seme kuttunari esker onez urtero eskaintzen dion musika emanaldia da Salbe Gorena ekitaldia. Argazki eta bideo sorta, ikusgai.

Udal Musika Eskolako Abesbatza Gaztea eta Abesbatza, Alberto Agirre Abesbatza, Olagaingo Txistulariak, Myriam Ulanga eta Agustin Agirre perkusioa bildu ziren Pedro Aizpuruaren Salbe Gorenan, San Martin parrokian, atzo arratsaldean.

Katrin Iturralde, Joxean Pascual eta Joxe Mari Oiartzabalen zuzendaritzapean aritu ziren guztiak ere.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!