Agustin Leitza elkartearen danborrada, irudi eta bideoetan

Aiurri 2026ko ekainaren 24a

Tradizioari eutsiz, San Juan suko gauean atera ziren Agustin Leitza elkarteko danbor eta kupel joleak. Leire Garcia eta Julio Garcia zuzendarien agindutara eta Gauerdi txarangaren soinupean ibili ziren kalez kale, ordu txikietan barrena. Batik bat, ikusgarria izan zen elkartearen egoitzara egin zuten azken itzulera, biribilgunean joaldia, elkartearen ereserkia eta zafarrantxoa. Argazkietan eta bideoetan, Goikoplazako saioa eta elkarterainoko itzulera, ikusgai.  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!