Queen tributo ikusgarria, Udal Musika Eskolako Bandaren eskutik

Aiurri 2026ko ekainaren 24a

Queen oroilorea (tributoa) eskaini zuen Udal Musika Eskolako Bandak hainbat gonbidatuekin batera, atzo gauean. Gozatu ederra hartu zuten talde mitikoaren jarraitzaileek Jon Gurrutxagaren ahots indartsuarekin eta oholtza gainean bildu ziren musikari guztiekin, Mikel Emezabalek gidatuta. Argazki-sorta bi bideo, ikusgai.

Besteak beste, aipatzekoak dira gonbidatu gisa aritu ziren Patxi Zabaleta (gitarra elektrikoa) eta Ana Belen Garcia (pianoa), Gurrutxaga abeslariaz gain.

Gogoratzekoa da 2025eko apirilean jada egin zutela lehenbiziko aldiz Queen oroilorea musikari eta abeslari berberek, Basteron.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!