Euskal Herriko azpitxapeldun geratu da Andoaingo palako taldea

Sestaok eta Andoainek Euskal Herriko Erremintako Herriarteko txapelketako finala jokatu zuten herenegun, Barakaldon. Bi modalitatetan, bizkaitarrak nagusitu ziren: paletan, 35-34 galdu zuten Aritz Rekaldek eta Iñaki Lopez de Munainek, eta motzean ere Koldo Ponce eta Ibon Altuna aurkarien azpitik geratu ziren, 35-21. Argazki-sorta (Mateo Ponce), ikusgai:

Aurrez, ekainean, Andoaingo taldeak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen, Errenteria mendean hartuta. 

Iaz Euskal Herriko txapela jantzi zuten Andoaingo palistek, finalean Bakiori irabazi eta gero. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!