Urriak 31, larunbata |
Gau Beltza Andoainen
Talo-jatea eta edariak
20:00tan, Etxeberrieta plazan
Kale Nagusitik, Zumea kalea zeharkatuz, kalejirako partaideak Etxeberrieta plazarantz abiatuko dira urriko azken larunbatean. Kotoi elkarteko lagunei esker, taloa jateko aukera izango da.
Txartelak 5 eurotan salgai izango dira, urriaren 19an hasita, Urratsen eta Keinun
Azken urteotan egin bezala, beraz, Gau Beltzako boluntario taldeak talo afaria prestatuko du Etxeberrieta plazan.