Andoaingo Gau Beltzak, orain arte, Lebi zezen-suzkoarekin izan ohi zuen amaiera. Aurten berrikuntza nagusia dakar Gau Beltzak: musika doinuekin biribilduko dute Andoaingo ospakizuna. Eta, kalez kale, martxa jartzeaz arduratuko dena Zutik elektrotxaranga izango da.
Eskarmentua badute, berriki, Sanmieletan, Irurako festetan eta Kilometroak jaian zuzenean aritu dira. Ospakizunari jarraipena ematea eta gazteei gustuko eskaintza luzatzea izan da antolatzaileen xedea. Aurten, beraz, jaia gauez luzatuko da. Izan ere, kalez kale, kantu eta doinu ezagunak biziberrituko dituzte Zutik elektrotxarangako kideek. Gauerdirarte luzatuko da, beraz, aurtengo Gau Beltza.