Aurten urriaren 31 larunbatarekin izango da. Bazkalostean haur ugari mozorrotzen hasiko dira eta arratsaldeko 17:00etan Ludotekak eta Gazte Lokalak ekitaldi sorta egingo du Goikoplazan. Jokoak, Gau Beltzeko maskarak sortzeko tailerra, aurpegi-margoketa, kalabazen apainketa... arratsalde hasiera polita izango da. Eta, segidan, aurreko urteetako egitaraua: txokolate beroa, Beldurraren pasabidea, txalaparta, antzezlana eta dantza emanaldia, kalejira, talo-jatea, elektrotxaranga...
