Larunbatarekin bat egingo du aurtengo Gau Beltzak. Bazkalostean, beraz, haur ugari mozorrotuta ikusiko ditugu Andoaingo kaleetan. Asteburuarekinbat egiten duela aintzat hartuta, antolakuntzak egitaraua zabaltzea erabaki du. Hala, goizago abiatuko dira ospakizunak. Eta, era berean, beranduago amaituko da festa.
Taloak erosteko aukera dago Urratsen eta Keinun. Asteazkenean amaituko da txartelak erosteko epea
Arratsaldeko 17:00etan hasita, Ludotekak eta Gazte Lokalak ekitaldi sorta egingo du Goikoplazan: Jokoak, Gau Beltzeko maskarak sortzeko tailerra, aurpegi-margoketa, kalabazen apainketa... hasiera polita emango diote haurrek eta gazteek. Eta, segidan, aurreko urteetako egitaraua martxan jarriko da. Hots, txokolate beroa, Beldurraren pasabidea, txalaparta-saioa, antzezlana eta Urkikoen dantza emanaldia, Akerrak Okerrak kalejira, talo-jatea, zuzeneko musika...
Zutik elektrotxaranga
Gaueko 21:30etan hasita, kalez kale eta plazaz plaza, gaua girotzen ariko da Zutik elektrotxaranga. Etxeberrieta plazan hasi eta herrigunean barrena zabalduko dute musika.
Gau Beltza, martxan
JANA
Txokolatea. Goikoplazan ehunka lagunentzat txokolatea prestatuko du Batzokiak.
Gaztainak. Irunberrin jarriko duten Beldurraren pasabidetik igarotzen direnentzat saria izango da: gaztain-erreak.
Taloa. Etxeberrieta plazan, 5 euroko prezioan, talo goxoa dastatzeko aukera izango da. Keinun eta Urratsen salgai daude txartelak.
MOZORROA
Lehiaketa. Lehen aldiz antolatu da. Banaka, binaka, taldeka mozorrotzeko aukera dago. Haur eta gazteen eta helduen mailakoa izango da lehiaketa. 17:30etan hasiko da izen-ematea Goikoplazan bertan.
Ikuskizunak. "Akerrak Okerrak" kalejira, dantza, antzerkia, musika...