Aukeren artean, bi jantzi ezberdin proposatzen dira Andoainen. Lehena, mahoizko galtzak eta alkandora jarriz. Bigarrena, maindire zuria eta artzai-andre jantzia ipiniz. Eta, kasu guztietan, kapela eta arimen gauan ohiko den zapi edo maindire zuria. Zulatuta, begiak eta ahoa erakusteko moduan. Horiexek dira jaian parte hartzeko ideia bi. Hortik aurrera, ongietorriak aldaera ezberdinak. Prest egon gaitezen, Gau Beltza hemen baita!
MOZORRO LEHIAKETA. URRIAK 31, LARUNBATA
Bi maila:
• 16 urtetik beherakoak.
• 16 urtetik gorakoak.
Bi sari:
• 8 lagunentzat merienda Arrutin.
• 4 lagunentzat otordua Danenan.
Zer egin behar da parte hartzeko?
Urriaren 31n, arratsaldeko 17:30-18:30 artean, Goikoplazara agertu, izena eman eta argazkia aterako dizugu. Irabazleen berri egunean bertan emango dugu!