Sorgina eta Basajaun erraldoiak Plaza Morean izango dira larunbat arratsaldean

Andoaingo Erraldoi eta Buruhandien artetik Sorgina eta Basajaun Gau Beltzan murgilduko dira. Iaz egin bezala, aurten ere jaiarekin bat egingo dute. Hala, arratsaldez, Plaza Morean izango dira.

Haur eta familiek bertatik bertara ikusi eta argazkiak ateratzeko aukera izango dute. Gau Beltzari keinu egingo diote, gainera, Aiurrik jakin ahal izan duenez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!