Maila handiko hainbat hautagai, lehen mozorro lehiaketan

Lehen edizioa izan zen eta ezjakintasuna handia zen. Bada, azkenerako, lehiakide ugari hurbildu ziren Goikoplazako photocallera. Partaidetza bikaina izan zen eta, zinez, hainbat mozorro ikusgarriak izan ziren.

Saridunak

16 urte azpikoak

Nora izan zen irabazlea eta Arrutin 8 lagunentzat merienda irabazi du.

16 urtetik gorakoak

Eli izan zen irabazlea eta Danenan lau lagunentzat otordua irabazi du.

 

Eskerrik asko

Zorionak parte hartzaile guztiei! Ederra izan da lehen edizioa. Datorren urtean berriro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!