Kalabaza txikia
2,50 Kg-ko pisua zuela aurreikusi zuen Uria gaztetxoak. Gertu ibili zen gero! Pisu erreala 2,51 Kg izan baitzen. Askotariko erantzunak jaso genituen eta gertu-gertu izan zena Uria izan zen. Hark eraman zuen Kuttun gozotegiko trentza goxoa. On egin!
Kalabaza handia
4, 9, 13, 33…. kalabaza geroz eta handiagoa izan orduan eta pisu aukera zabalagoa agertzen da lehiakideen artean. Bada, kalabazaren pisu erreala 19,39 Kg-koa izan zen. Batzuk urruti samar geratu ziren, beste batzuk pasa egin ziren! Igarategi egon zen gertuen, ia-ia asmatzeraino! 19.20 izan zen bere apustua eta pisu errealera gehien hurbildu zenez, hark eraman zuen Aspilla baserriko saski ederra eta baita kalabaza ere. Zorionak!
