Sanpedroak 2019

Lehertu da jaia Asteasun

Aiurri 2019ko eka. 28a, 11:01

Kuadrilla eguna ospatuko dute gaurkoan: pilota eskolako txapelketako finalak, kuadrilla poteoa, kuadrilla bazkaria, zezen txikiak eta poniak...

Erratztuz taldeko gazteek jaurti dute aurtengoan San Pedro jaietako suziria. Atzo 19:30ean hasi ziren San Pedro jaiak, Martina sorgina udaletxeko balkoira iritsi orduko.

Erratztuz taldeko kideek indarkeria matxistaren inguruko proiektua landu dute urtean zehar Arremanitz kooperatibaren bitartez, eta lan horretatik protokolo bat sortu dute. Jaietan edozein erasoren aurrean txosna gune seguru izendatu dute, eta herriko tabernekin ere hitz egin dute erasoren bat gertatuz gero musika jaitsi, argiak itzali eta kanporatu behar dena kanporatzeko. Tabernariak soilik ez, herritarrak ere ekimen horretara bultzatzeko, "Ni ere prest" deituriko txapak banatu zituzten txupinazoan; modu horretan, txapadunak erasoen aurrean laguntza eskaintzeko ardura hartzen duelarik. Suziria lehertu eta berehala banatu ziren guztiak.

Aiurrik elkarrizketa egin die Erratztuz taldeko kide diren Peru Larrañagari eta Oneka Herrerrori [Irakurri elkarrizketa].

Gaurko egitaraua
11:30
Asteasuko Pilota Eskolako Txapelketako finalak. Eskuz mutilak: Aratz Agirrezabal eta Iker Izagirre; palaz neskak: Naroa Beobide eta Maddi Urkola.
12:00 Kuadrillan triki poteoa musikaz lagunduta. Ondoren, Ikurrinaren ekitaldia.
14:30 Kuadrillen arteko bazkaria.
16:30 Zezen txikiak eta poniak.
18:30 Sakatu elektrotxaranga.
22:30 Zezen suzkoa. Jarraian, Euskorleans Dixie Band, musika kalean.
00:30 Josu Rodriguez DJa plazan.

Erlazionatuak

Txupinazoa, hilaren 27an

Erabiltzailearen aurpegia Olatz Lasa 2019 eka 25 Asteasu

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!