Jaiak iristear direla Udalak zabaldu duen oharra
"Laister hasiko dira San Pedro festak Asteasun. Guretik eta guretzat antolatutako jaiak izatea nahi genuke, baina festa lasaiak eta alaiak izateko ezinbestekoa da elkar errespetatzea.
Errespetua eta elkarbizitza osasuntsua dira herri baten ardatz. Hori dela-eta, umorea eta U-morea jarri ditzagun gure jokaera guztien oinarrian. Kaleak, plaza, taberna eta txozna guztiontzat leku seguruak izatea bermatu behar dugu.
Ez dugu inolako erasorik onartuko. Ez festetan eta ezta egutegiko beste zeinahi egunetan ere. Izan zaitez zure jarrera eta jokaeren erantzule. Norbere ardura baita festak guztiontzat izatea.
Eraiki dezagun jazarpenik gabeko herri more bat Asteasun!
Gozatu festetan eta zaindu elkar!
".