Haur eta gaztetxoak izan dira goizeko protagonistak

Aiurri 2026ko ekainaren 27a

Haur eta gaztetxoen krosarekin abiarazi dute gaurko egitaraua. Adinaren araberako mailatan antolatuta korrika saioa egin dute gaztetxo asteasuarrek. Ondoren, marrazketa lehiaketa eta xakea izan dituzte plazan eta, eguerdira arteko denbora puzgarri eta jolasetan gozatuz bete dute.

Elkarrekin bazkaldu ondoren, berriz ere puzgarrien gunea zabaldu dute arratsaldean eta, egitarauak ez du etenik izango: 

14:30-16:30 Puzgarriak eta jokoak
17:00 Konkis txikia Herriko LH6tik DBH4ra bitarteko gazteentzako Konkis txikia.
18:30 Sagardo dastaketa eta patata-tortilla txapelketa
19:00 Patata-tortilla txapelketaren sari banaketa
20:30 Barrikote morea Emakume taldeak eta herriko gazteek antolatuta. Aurtengo gaia musika. (Norberak bere afaria eraman beharko du).
22:00 Suzko zezena
23:00 Kontzertuak Alarma Morea eta Burutik. Bukatzeko DJ Naza

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!