Zezen-suzkoaren txinpartek argitu dute Asteasu gaur gauean. Udaletxeko arkupetatik abiatuta, plaza, Kale Nagusia, Obaba Kalea... zeharkatu ditu, gaztetxoen korrika saioak eraginez. Bi zezen atera dira aurtengoan, guztien gozagarri. Ekitaldia amaituta, gaueko kontzertuek hartu dute lekukoa.