Bertso saioa atzo, Asteasuko plazan

Aiurri 2026ko ekainaren 29a

San Pedro jaien egitarauaren barruan, bertso saioa izan zen atzo eguerdian Asteasuko plazan. Andoni Egaña, Julio Soto, June Aiestaran, Nerea Ibartzabal eta Unai Mendizabal aritu ziren bertsotan; Amaia Agirre izan zen gai-jartzailea. Saioan ateratako irudiak argazki-galerian ikus daitezke.

Gaurko egitaraua (ekainak 29, San Pedro Eguna):

  • 10:00: Diana.
  • 11:00: Meza nagusia.
    • Ondoren: dantza-soka, esku pilota partidak eta hamaiketakoa.
  • 17:00: Eneko Gutierrezen Magiaz blai haurrentzako ikuskizuna, plazan.
  • 18:30: Kalejira herriko trikitilariekin, txistulariekin, Usarrabi abesbatzarekin, buruhandiekin eta erraldoiekin.
  • 23:00: Izer eta Alabier trikitilarien emanaldia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!