Herriko musikariek eta erraldoiek girotu zuten atzo arratsaldea

Aiurri 2026ko ekainaren 30a

Kalejira egin zuten atzo arratsaldean herriko trikitilariek, txistulariek, Usarrabi Abesbatzak, buruhandiek eta erraldoiek. Herriko kaleetan barrena ibili ziren, eta herritar askok bat egin zuten ibilbidearekin.

Gaurko egitaraua (ekainak 30, asteartea | Jubilatuen Eguna):

  • 10:00 Esku pilota partidak
  • 11:00 Herriko LHko gaztetxoentzako ginkana berezia, plazan.
  • 11:30 Herriko HHko haurrentzako jolasak, plazan.
  • 13:30 Jubilatuen bazkaria.
  • Bazkalostean Agurtzane eta Ion Elustondo trikitilariekin.
  • 18:00 Herri kirol jaialdia.
  • 19:00 Patxi eta Konpainiarekin erromeria eta dantza.
  • Amaieran Sorginaren Igoera eta San Pedro jaien amaiera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!