Amaitu dira Sanpedroak

Aiurri 2026ko uztailaren 1a

Atzo amaitu ziren Asteasuko San Pedro jaiak. Arratsaldean herri kirol jaialdia, Patxi eta Konpainiaren erromeria eta dantza eta, amaitzeko, Sorginaren Igoera izan ziren. Giro ederrean igaro dira aurtengo jaiak, eta San Pedroak atzean utzita, asteasuarrak Santamañei begira daude dagoeneko. Albiste honetako argazki galerian herri kirol jaialdiko irudiak ikus daitezke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!