#BertsoVid19

Aiurriren BertsoVid19 ekimena TOKIKOM sarietako finalisten artean

Aiurrik lan ederra egin du konfinamenduak iraun duen bitartean komunitatea dinamizatzeko eta, ikus-entzunezko produktu gisa dituen mugen gainetik, txalotzekoa da formatua asmatzeko bizi eta azkar ibili izana, eta oso baliabide gutxirekin parte-hartze eta dinamika handia lortu izana. 

BertsoVid19 katea Euskal Herri guztian zehar zabaldu zen egun gutxitan, eta ehundaka bideo jaso genituen, bertsolarien, jende ezagunaren eta herritarren aldetik. Horrez gain, itsasoz bestaldera ere iritsi zen katea, muga guztiaz hautsiz. Gauzak horrela euskara eta bertsolaritza sustatzea helburu zuen ekimena 2020ko TOKIKOM sarietako finalisten artean egonen da. 

Bozkatzeko esteka

https://tokikom.eus/sariak/2020/finalistak/ 

Erlazionatuak

1000 bertsozaletik gora Aiurrik abiarazitako ekimenean

Eskualdea

BertsoVid19 ekimena hasi zenetik 1000 bideotik gora jaso ditu Aiurrik. Azken aldian, Euskal Herriko zenbait txokotatik iristen ari zaizkigu bertsoa...
Bertsoaren birusa zabaldu du Aiurrik Euskal Herrian barrena

Eskualdea

Martxoaren 16an jarri zen martxan BertsoVid19 ekimena. Etxealdia arintzeko asmoz sortu zuen ekimena Aiurriko erredakzio taldeak eta geroztik, mila ...
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!