“Aaa” erabiltzailea izan da garailea, alde handiz gainera. Jarraian ikus daitekeenez, aste osoan zehar erantzunak azkar eta ondo emateko gaitasuna erakutsi du. Egunean Behin lehiaketan behar beharrezkoa da hori, sailkapenean gora egin nahi bada:
Lehen saria irabazleari dagokio. Bigarren saria, berriz, zozketa bidez. Eta nola egin da zozketa? Antolatzaileek oraingoan ere horrela hartu dute erabakia: Eguna, hilabetea eta urtea batuta (6 + 12 + 20), 38 da zenbakia. Bada, 38. sailkatua “Aimar” izan da.
Zorionak bioi! Sariaren bila garaiz ibili, produktuak frexkoak baitira. Irabazleak asteazkenean goizeko 11:30etik aurrera pasa daitezela Aiurriko egoitzatik. Ez lehenago, ezta askoz beranduago ere:
- Helbidea: Arantzibia 4-5 behea.
- Telefonoa: 943 300 732.