Egindako sinadura bilketaren emaitza aurkeztu diete erakundeei

Aiurri 2021ko uzt. 3a, 09:30

Unanibiren lagunak ekimenak jakinarazi duenez, uztailaren 1ean tirolinaren aurka lortutako sinadurak aurkeztu zizkieten Udalari, Aldundiari eta Leitzaran Bisitarien Etxea kudeatzen duen enpresari.

“Leitzaranen tirolinarik ez!Ttun-ttun-ttun-ttun, Leizaran ez ikuttu!!!!” izenburupean, hilabete batzuk atzera sinadura bilketari ekin zioten. Webgune ezagunean agertzen den datuaren arabera, 718 pertsonek sinatu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!