Aurreko astean Andoaingo intzidentzia-tasa 160tik 400era igo zela jakin zen, eta iraganeko positibotasun maila handia eskualdera bortizki sartu zela adierazi genuen. Bereziki Andoainera. Astelehenean Andoaingo joera hori nabarmen aldatu zen, positibotasun maila ia zortzi bider handitu arte. Astez asteko alderaketan inoizko igoera handiena izan zen Andoainen.
Astelehenean 12 kasu berri eman ziren, asteartean 30 eta asteazkenean 16. Kasu askotxo, gauza onerako.
Baina beste udalerri batzuetan ere tentuz ibili behar dute, bereziki 5.000 biztanletik gorakoen artean. Asteasu txikiagoa izanik, azken bi asteetan dozenatik gora positibo agertu dira. Bataz bestekoaren gainetik. Gaurko boletinari erreparatuta, egoera baretu dela dirudi.
Birusa ez zen erabat joan, eta alarma egoera bertan behera utzi eta zazpi astera positibotasuna eta intzidentzia-tasa metatua etenik gabeko goranzko joeran sartu dira.
Positiboak udalerrika
- Andoain: Azaroak 22-24: 58 kasu berri / Azaroak 15-21: 107 kasu.
- Urnieta: Azaroak 22-24: 17 kasu berri / Azaroak 15-21: 20 kasu.
- Amasa-Villabona: Azaroak 22-24: 6 kasu berri / Azaroak 15-21: 19 kasu.
- Asteasu: Azaroak 22-24: 0 kasu berri / Azaroak 15-21: 17 kasu.
- Zizurkil: Azaroak 22-24: 6 kasu berri / Azaroak 15-21: 6 kasu.
- Aduna: Azaroak 22-24: 0 kasu azken bost asteetan.
- Larraul: Azaroak 22-24: Kasu bakarra azken bost asteetan.
Intzidentzia-tasa metatuta, ostegunetik ostegunera
Bost milatik gorako udalerriak, eskualdean:
- Andoain: 1.160,93
Az.22: 807,31 / Az.18: 400,32 / Az.14: 160,13. - Amasa-Villabona: 456,31
Az.22: 405,61 / Az.18: 287,31 / Az.14: 219,71. - Urnieta: 676,44
Az.22: 402,64 / Az.18: 257,69 / Az.14: 128,85. - Gipuzkoa: 648,20
Az.22: 510,37 / Az.18: 396,00 / Az.14: 308,55.
Ospitaleratzeak
- Azaroak 24: UCI-ZIUtan (36) eta ospitaleratzeetan (179).
- Azaroak 21: UCI-ZIUtan (31) eta ospitaleratzeetan (168).
- Azaroak 17: UCI-ZIUtan (30) eta ospitaleratzeetan (114).
- Azaroak 14: UCI-ZIUtan (30) eta ospitaleratzeetan (114).